Nor garen eta nola antolatzen garen

IROR, animalien eta landareen babeslea, 1984tik gaur egun arte animalien eta landareen defentsan eta ongizatean lan egin duen elkartea da. Hamarkada hauetan, animalien edozein motako erreskateak burutu egin ditu.

1993. urtean Alimaleen Babesleari buruzko 6/1993 Legea onartu egin zen Euskal Herrian. Eusko Jaularitzak egindako zirriborroan parte hartu genuen. Lege honen bitartez animalien babesa erregulatu egiten zen, existitzen ziren legeak zaharkituta zeudelako.

Garaia hartan geuk bakarrik borrokatu genuen animaliekiko genuen amoreagatik eta zenbait familiei esker, txikitatik jasandako filosofiari esker. Argi eta garbi esan daiteke pertsona gutxi batzuk egindako ahalegin eta ekarpen ekonomiko esker posible izan zela Bizkaiko zonaldea eta mugakideetako lurraldeen beharrak babestea. Hori dela eta oso polita izango litzateke pertsona horiek gogoratzea, abere-protekzionismoaren aitzindari-talde moduan. Horien artean maitasunez gogoratzen dugu Edurne eta Teresa eta Esperanza, Animalien babeste Elkarte honen aitzindari moduan.